Azken uneko albistea! Azken uneko albistea! Hiru Txerritxoak desagertu dira!
Gertaerak ez daude batere garbi, baina Otsoak desagerrarazi dituela dirudi... Egunkarietan, behintzat, berri hori zabaldu da. Otsoa errudun dela esaten du herri guztiak.
FERNANDEZ eta FERNANDEZ detektibeek ikerketa abiatuko dute.
Egoera ikusirik, OTSO bat bide luzea egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da.
TXANOGORRITXO amonaren etxera doa; ehiztariak musu baten truke lagunduko dio.
Bitartean, FERNANDEZ eta FERNANDEZ detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.
Fitxa