"Non dago Mikel?"

Lezo 2021(e)ko Ekainak 5
  • "Non dago Mikel?"

1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna, Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuenekoa. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.

Amaia Merinok (Donostia, 1970) aktore gisa egin du lan Pedro Olearen Akelarre (1984) eta Montxo Armendárizen Tasio (1984) filmetan. 1993an Quitora joan zen bizitzera, eta bertan geratu zen bizitzen 2017ra arte. 25 film dokumentaletan eta fikziozko filmetan baino gehiagotan egin du lan muntatzaile gisa, horietako askotan gidoilarikide gisa ere bai. Asier ETA biok (2013) film luze dokumentalaren zuzendarikide, gidoigilekide, ekoizlekide eta muntatzaile izan zen. Donostia Zinemaldiko Irizar Saria irabazi zuen obra horrek. Miguel Ángel Llamas (Noain, Nafarroa. 1980) ikus-entzunezkoen ekoizpeneko goi-mailako teknikaria da eta Ahotsa.info egunkari digitalean egiten du lan gaur egun.

lezo.eus

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps