Ekainaren 5etik 12ra Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzarekin.
Eztena jaialdia duela 14 urte sortu zen honako helburuarekin: edukietan, formetan zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituztenei plaza bat eskaintzea.
Aurtengo edizioan askotariko 8 ikuskizun egongo dira hainbat eszenatokitan: Lekuona Fabrika, Mikelazulo kultur elkartea eta Niessen auditorioa. Gonbidapenak eztena.eus webgunean daude eskuragai.
EKAINAK 5
Emanaldia: Zeozertan dabil baina ez dakit zertan
Izaera: Antzerki-performancea, work in progress.
Non/Noiz: Lekuona Fabrikan, 19:00etan.
EKAINAK 10
Emanaldia: Ikusmenaren masaia / Masaje de la visión
Izaera: Ekintza-performancea.
Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 10:00 / 11:30 / 13:00 / 15:30 / 17:00 / 19:00.
Emanaldia: Mikelazuloko elkargunearen inaugurazioa.
Izaera: Brindis performatiboa.
Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 18:00etan.
Emanaldia: Lakoste
Izaera: Antzerkia.
Non/Noiz: Niessen auditorioa, 19:00etan.
Emanaldia: Degenérate mucho
Izaera: Antzerkia.
Non/Noiz: Niessen auditorioa, 20:30etan.
EKAINAK 11
Emanaldia: Ikusmenaren masaia / Masaje de la visión
Izaera: Ekintza-performancea.
Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 10:00 / 11:30 / 13:00 / 15:30 / 17:30 / 19:00.
Emanaldia: PIEZAK. Zizteberg beken emaitzak.
Izaera: Antzerkia, dantza, performancea. Erakustaldia eta solasaldia publikoarekin.
Non/Noiz: Niessen auditorioa, 18:00etan.
Emanaldia: ETAren agiri bulegoa
Izaera: Antzerkia.
Non/Noiz: Niessen auditorioa, 21:00etan.
EKAINAK 12
Emanaldia: Ikusmenaren masaia/Masaje de la visión.
Izaera: Ekintza-performancea.
Non/Noiz: Mikelazulo kultur elkartean, 09:30 / 11:00 / 12:30 / 14:00.
Emanaldia: Makers
Izaera: Antzerki-performancea.
Non/Noiz: Lekuona Fabrikan, 19:00etan.