Emanaldiak jarritako bertsoen balioa eta eragin-ahalmena zabaltzea du helburu eta doinuetara bestelako erritmo, instrumentu eta estiloak hurbiltzea. Horretarako, melodiaren eta hitzen arteko oreka bilatzen da, musikaz lagunduriko bertsoak izan beharrean, musikaren eta bertsoen arteko elkarlana izan dadin.
Ikuskizunak batetik, gogoetak, zirikak, umorea, aktualitateko gaiak eta bestelakoak bertsotara ekartzen ditu eta, bestetik, hainbat doinu zahar berrerabiltzen eta moldatzen ditu folk eta elektronika kutsuarekin.
Antolatzailea: Errenteriako Udala.
Kultur bitartekaria: Lanku