Kontatutako zinea: Koldo Almandoz eta Marian Fernández ("Hondar ahoak")

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Ekainak 5
  • Kontatutako zinea: Koldo Almandoz eta Marian Fernández ("Hondar ahoak")

Koldo Almandoz zuzendariak eta Marian Fernández ekoizleak "Hondar ahoak" seriearen sorkuntza prozesua partekatuko dute.

Hondar ahoak

Telesaila / Noir thriller / 4 x 50min / Kolorea / 4K / 16:9 / J.B Euskera

Txintxua Filmsen ekoizpen bat ETBrako

Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.
Nerea Garcia inspektorea arrantza portu batera bidaltzen dute patroi baten desagerpena ikertzera. Berehala jabetuko da ez dela ohiko desagerpen bat eta ezer ez dela dirudiena. Iragana beti da inprebisiblea.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Ekainak 5
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non