"Amua"

Hazparne 2021(e)ko Ekainak 5
  • "Amua"

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Manex eta Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
  • Argiztapen diseinua: Aitz Amilibia
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Musika: Anari, Maite Larburu
  • Eszenofrafia: Fran Dussourd
  • Ekoizpens: Iasone Parada

 


 

eke.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2021(e)ko Ekainak 5
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Mendeala
    15, Avenue du Général de Gaulle
    Hazparne
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Mendeala
Ikuskizunaren informazioa >>

Non