Zirkualde 2021 - Errekaldeko Zirku Jaialdia

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko ekainaren 6(e)ra
  • Zirkualde 2021 - Errekaldeko Zirku Jaialdia

Bilboko Udalak Zirkualde zirkuko arteen jaialdiaren beste edizio bat jarri du abian, 2021. urtean honetan hamabigarrena. Hala, EKAINAREN 4TIK (IGANDEA) 6RA (OSTIRALA), ERREKALDE PLAZA agertoki bihurtuko da, eta bertan aurkeztuko dituzte beren azken lanak eta ikuskizunak tokiko eta nazioarteko sei konpainiak.

Zirkualdek, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den zirku arteei buruzko jaialdi bakarra, askotariko showak eskaintzen ditu publiko guztiarentzat: akrobaziak, malabareak edo zirku tradizionalaren orekak kaleko antzerkiarekin, musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin eta aireko jokoekin konbinatzen dituzte.

SEI IKUSKIZUN hauetarako sarrera, Dikothomia, Cirkofonic, Alas Circo Teatro, Deriva Circo, Circo Chosco eta Chicharron Circo Flamenco artisten eskutik datozenak, doakoa da. Aldez aurretik, erreserba www.bilbaokultura.eus helbidean egin behar da: pertsona bakoitzak gehienez ere bi plaza har ditzake, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.

PROGRAMAZIOA

Tokia: Errekalde Plaza

  • EKAINAK 4, OSTIRALA

18:00etan.
Dikothomia konpainiak ['e.go] aurkeztuko du, 55 minutuko zirku-ikuskizuna, jendea esperientzia iragankor bat gozatzera gonbidatzen duena. “Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Mazoari idatzitako maitasun-poema, zirkuko adierazpen artistikoko objektua den aldetik. Pertsona bakoitzak bere barruan daukan barne munduaren proiekzioa”.

19:30ean.
Cirkofonic konpainiak Tea Time aurkeztuko du. Ingeles xelebre bat errealitatearen eta irudimenezko mundu baten artean harrapatuta bizi da, eszenografia deigarri batetik sortutako te-areto batean. Bere unibertso komikoan, absurdoaren antzerkian oinarritua, maiordomo ezin zuzenago batek ahaleginak egingo ditu dena bere lekuan egon dadin eta tea beti prest egon dadin bere katiluan. Ikuskizun hau bidaia emozionala da, non tragedia eta komedia estu lotzen baitira. Akrobaziak, porteak eta objektuen manipulazioa bikote andaluziar honen eskutik.

EKAINAK 5, LARUNBATA

18:00etan.
Izerdia, esfortzua, malkoak, erresistentzia, denborak, ups, konfiantza, estropezuak eta poz handia, are zailago horretara iristeko”. Ahá! Circo Alas Circo Teatrorena, lanbide edo pasio bereko bost bidaideren elkargunea da, “gurekin datozen pertsonengan konfiantza izan dezakegula ikasiko duga, eta enpirikoki frogatuko digute ni naizela, gu garelako. Ahá! Circo familia da”.

19:30ean.
Ya es tiempo de hablar del amor Circo Deriva konpainiarena, benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da; berrogeitaka urteko lau pertsonen ibilerak, fikzio-ukitu handiarekin. Gizarte honetan euren gorputzen iraungitze-etapatik oso gertu ikusten dute euren burua. 350 urteren buruan, beren kezkentzat ikusten duten irtenbide bakarra maitasunaz hitz egitea dela uste dute. Umorearen, musikaren, malabareen, akrobaziaren eta zirku giroko poetika handiaren bidez, publiko guztientzako ikuskizun barregarria eta zirraragarria sortzea lortzen dute

  • EKAINAK 6, IGANDEA

12:00etan.
Circo Chosco Indartsuak ikuskizunaren haría umorea eta absurdua dira. Bi atleta, bi konplize, ezinezko trukoak eginez elkar ulertzen dutenak. Eszena olinpikoak, malabareak, akrobaziak, indar harrigarriko numeroak eta jolasak publikoarekin: horra hor ikuskizun dibertigarri honen osagaiak. Arriskua, hondamendia, sorpresa eta absurdua edozein unetan agertu daitezke. Akroporteak, sua, aireko akrobaziak eta ezinezko malabareak umorearekin nahasten dira etengabe, publiko guztientzako ikuskizun dibertigarri honetan.karra maitasunaz hitz egitea dela uste dute. Umorearen, musikaren, malabareen, akrobaziaren eta zirku giroko poetika handiaren bidez, publiko guztientzako ikuskizun barregarria eta zirraragarria sortzea lortzen dute.

13:30ean.
Sin Ojana Chicharrón Circo Flamencorena, ikerketa-lan sakon eta zorrotz baten emaitza da, flamenkoa eta zirkua aztergai dituena. Zirkuaren mundua hankaz gora jarri eta bere arrastoa uzteko iritsi den pertsonaia baten eraikuntza-prozesu xehea da. Lan ausart eta arriskatua. Detailerik ñimiñoena ere zainduta dago, eszenografiatik jantzietara, musika original zoragarria ahaztu barik. Satira eta umorea izango dira istorio honen haria. Flamenkoari, askatasunari, emakumeari eta, finean, bizitzari egindako omenaldia. Chicharrón diven pertsonalitatearen erretratua da, euren argi-ilunekin eta gorabeherekin: dena ez da dirudiena. Proposamen honek luzaro iraungo du ikuslearen begian eta gogoan.

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko ekainaren 6(e)ra
  • LekuaErrekalde Plaza

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Info Gehiago

Non