Bakarkako bidetik Parentesiak diska berria aurkeztu zigun Mariak 2020ko martxoan, pandemiaren erdian eta etxean konfinaturik geundela. Diska berri honetan bere alderik intimoena erakutsi digu, doinu lasaiak, letra sakonak eta erritmo berriztuekin dator bizkaitarra. Tribu bandarekin batera mimoz landutako zuzenekoa, intimoa baina freskoa, biluzia baina sendoa. Finean, urteetako esperientziaren eta esfortzuaren erakuslehio den ikuskizun ausarta eskeintzen digu.
- Maria Rivero: ahotsa, kitarra eta teklatua.
- Eriz Perez: kitarra elektrikoa
- Josean Valle: teklatua
- Gorka Chamorro: perkusioa