Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 20tik 26ra liburutegietan eta kultur etxeetan.
Jarduera hauen ardatz nagusia irakurleak izango dira. Hain zuzen, Donostia Kulturaren liburutegietara, 23tik aurrera, hurbiltzen diren irakurleei Miren Asiain ilustratzaileak eginiko orri-markagailua emango zaie. Modu honetan, 1996tik datorren ohiturari jarraipena emango zaio, euskal ilustratzaile batek, Liburuaren Egunerako, diseinatutako orri-markagailu bat argitaratzearena, alegia. Miren Asiain baino lehen Mikel Casal, Yolanda Mosquera eta beste irudigile askoren ekarpenak izan dira. Bilduma osoa webgunetik ahal da deskargatu, eta bildumazaleen eskaerei ere kasu egiten zaie.
Aste osoan zehar haurrentzako ipuin kontaketak eta saio bereziak egingo dira, batzuk online formatuan eta beste batzuk presentzialak.
[...]
Liburuaren Nazioarteko Eguna 2021: Donostia Kultura - Egitaraua [PDF 2,30 MB]