Gutun Zuria 2021: Martha Rossler, Marcelo Expósito eta Inma Prieto: "Nola iritsi gara hara hemendik?"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 24
  • Gutun Zuria 2021: Martha Rossler, Marcelo Expósito eta Inma Prieto: "Nola iritsi gara hara hemendik?"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Elkarrizketa honen izenburuak gelditzera behartzen gaitu. Galdera plurala da, leku eta denbora batetik harantz doana. Aldi berean, hausnarketa izugarri zehatz batean sartzen gaitu: hemen eta orain geopolitikoa eta historikoa, iraunkorra. Paradoxa da berriro historiara itzultzeko beharra planteatzeko modu bakarra. Martha Rosler-en (New York) lana gizarte garaikideen inguruko ikerketa- eta analisi-lerro baten barruan kokatzen da, eta azken hirurogei urteetan eragin gehien izan duen artistetako bat da. Bere praktika lengoaia artistikoen ugaritasunetik eta idazketaren edo irakaskuntzaren bidez ehun soziala aktibatzeko modu desberdinetatik abiatzen da. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, garrantzi handiko lana egin du hainbat esparrutan, kultura-arloaren bidez, baina soziologia edo teoria politikoa azpimarratuz. Artearen kategoriak birdefinitzen lagundu du, batez ere artearen funtzioak eta ekonomiarekin, merkatuarekin edo gizartearekin dituen loturak aztertuz. 

Martha Rosler (Nueva York, 1943)

Hainbat bitartekorekin aritzen da lanean, besteak beste, bideoa, argazkiak, argazkidun testua, performancea, eskultura eta instalazioa erabiliz. Haren obrarik ospetsuenetako batzuk dokumentalak dira eta errepresentazioa aztertzen dute. Haren lana nazioartean erakutsi da, eta hainbat argazki-liburu eta saio kritiko argitaratu ditu entzute aitortuko euskarrietan, esaterako: Artforum, e-flux journal eta Texte zur Kunst. 2013an, e-flux eta Sternberg Press-ek Culture Class (Sternberg Press, 2013) saiakera-liburua argitaratu zioten, hirietan eta gentrifikazioan artistek duten zereginari buruzkoa. Duela gutxi consonni argitaletxeak La dominación y lo cotidiano (consonni, 2019) lana argitaratu du. Martha Rosler Brooklynen bizi da eta lan ere han egiten du. 

Marcelo Expósito Prieto (Puertollano, 1966)

Artista eta kultura-kritikaria da. Bere argitalpenen artean honako hauek daude: Walter Benjamin, productivista (consonni, 2013), Conversación con Manuel Borja-Villel (Turpial, 2015) eta Discursos plebeyos (Icaria, 2019). Bere obra nazioarteko erakusketetan eta hainbat erakundetan egon da ikusgai, besteak beste, hauetan: Veneziako Bienaleko Aperto, Taipeiko Bienala, Manifesta 8, Buenos Airesko Bienalsur, Graz-eko Steirischer Herbst jaialdia, Cadizko Iberoamerikako Antzerki Jaialdia (FIT), Bartzelonako Museu d 'Art Contemporani (MACBA), Madrilgo Reina Sofia Museoa eta Mexiko Hiriko Arte Garaikideko Unibertsitate Museoa (MUAC). 

Imma Prieto (Villafranca del Panadés, Cataluña, 1975)

Es Baluard Museu d 'Art Contemporani de Palmako zuzendaria. Erakusketen komisarioa eta idazlea. Arte Garaikideko eta Hedabide Berrietako irakaslea izan da Gironako Unibertsitateko EU-Eram-en. Komisario gisa, nazioarteko eta nazioko hainbat zentrotan garatu ditu proiektuak, besteak beste, hauetan: TEMP Art Space (New York), Palazzo Ca'Tron, Veneziako Bienalaren esparruan (Venezia), La Virreina Centre de la Imatge, Fundació Vilacasas, Arts Santa Mònica, MEIAC (Arte Garaikideko Extremadurako eta Iberoamerikako Museoa, TEA Tenerife Arteen Espazioa, Artium Arte Garaikideko Euskal Museoa eta Gironako Bòlit Centre d’Art Contemporani. Komisariotzaren, ikerketaren eta idazketaren arteko elkarrizketa oinarri hartuta garatzen du jarduera profesionala. 2017an lehen dokumentala egin zuen, Eco de Primera Mort, eta 2018an GAC Artearen Kritikaren Nazioarteko Saria eman zioten.

SARRERAK

3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).

2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.

AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.

LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps