Ja! Bilbao 2020 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
Lehen aldiz historian, mundu-mailako itxialdia bizitu dugu. Beldurra, ziurgabetasuna eta ahultasun-sentsazioa izan dira nagusi. Kasu gehienetan, ordea, hainbeste irrikatzen genituen ordu libreez gozatzeko aukera izan dugu, etxe barruan, noski. Zer egin dugu denbora horretan? Produktu kulturalen kontsumoa (liburu, film zein musika) izugarri igo zen itxialdian. Hala ere, batek baino gehiagok aitortu digu lehenbiziko asteetan behintzat ezin izan duela gogoa inolako fikziotan jarri. Zer-nolako harrera izan dute umorezko edukiek? Edo mundu amaierari eta izurriteei buruzko filmak baino ez ditugu kontsumitu? Martín Caparros eta Aixa de la Cruz idazleek haien iritzia emango digute bereizgarri duten espiritu kritiko horrekin.
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea.
Gonbidapenarekin. Sakatu hemen. Gehienez bi, pertsona bakoitzeko.