Ja! Bilbao 2020 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
COVID-19ari buruzko lehen informazioak baino ez genituenean, koronabirusak jada egin zigun ongi etorria Twiterren, «¿Alguien quiere que le siga?» txioarekin. Izan ere, egoera latz hau hasi genuenetik umoreaz baliatu gara ezinegonari eta beldurrari aurre egiteko: hilkutxa-eramaileen memeetatik hasita komuneko paper faltari erreferentzia egiten dioten txisteetaraino. Ezer berririk ez. Brueghel Zaharraren pinturetan ikusi baino ez dago, XIV. mendeko izurri beltzak eragindako herioa nola lotsagorritzen duten. Agertokian, Alba Carballal eta —txantxak aparte, pandemietan oso aditua den— Dario Adanti izango ditugu, epidemien aurrean atera ohi zaigun irri urduri horren gainean hitz egiteko.
Gonbidapenarekin. Sakatu hemen. Gehienez bi, pertsona bakoitzeko.