Bilbao Izan: "Ezagutu oinez" Arangoitiko bisitaldi gidatuak abuztuan

Bilbao 2020(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Bilbao Izan: "Ezagutu oinez" Arangoitiko bisitaldi gidatuak abuztuan

  • BILBAO IZAN, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’, familiei eta taldeei doako bisita gidatuak eskaintzen dizkie Arangoiti auzotik.
  • Izen-emateak uztailaren 27tik aurrera egin daitezke, 944 010 010 telefonoan.

Bilboko Udalak, BILBAO IZAN ondarea zabaltzeko programaren bidez, Bilboko auzoak beste era batera ezagutzeko aukera ematen du: oinez eta doako bisita gidatuak eginez.

Abuztuan zehar, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’ protagonista duten auzoa Arangoiti izango da, hiriko gunerik ezezagunenetako bat, eta lehen aldiz zirkuitu horietan sartu dena, aurreko edizioetan hiriko beste auzo batzuk bisitatu baitira.

Bisita gidatek #BilbaoUda2020 Udalaren udako proposamenean sartu dira. #BilbaoUda2020 eskaintza 150 jardueraz baino gehiagoz osatuta dago, eta, alde batetik, herritarrei aisialdirako eta kulturarako alternatibak eskaintzea du helburu, eta, bestetik, COVID-19 delakoak sektore profesionaletan dituen ondorioak arintzea, besteak beste, kultur eragile eta entitateetan, egungo egoerak eragin handiagoa izan baitu..

EZAGUTU OINEZ

‘Ezagutu oinez’ uda honetan beste kultura-plan batez gozatzeko alternativa bat da. Hala, abuztuan, bisita gidatu horietan parte hartzen dutenek sakon ezagutuko dute Arangoiti, Deustuko Elizate zaharraren lurretan dagoen auzoa, Artxandako mendilerroaren oinetan.

Arangoiti 60ko hamarkadatik aurrera hazi zen batez ere, garai horretan etxebizitzak izan zuen eskari handia zela-eta, eta bere kokalekuak eta orografiak baldintzatuta, gaur egun ere indarrean jarraitzen duen nortasun propioa sortu zuen. Baserriak zeuden mendixka hura auzo aktibo eta jendetsua bilakatu zen eta nekazaritzan aritzen zirenen ordez, batez ere, portuko edo itsasadarraren ertzetan zeuden lantegietako beharginez osatutako biztanleria nagusitu zen. Baina gauza batzuk ez dira aldatu, Deustuko haranera eta ibarrera begiratzen duten ikuspegi paregabeak.

Bisita gidatu horietan, “Ezagutu oinezprogramako parte-hartzaileak auzoaren historiara hurbilduko dira, Goiriko auzo zaharreko bizimoduari, bertan bizi ziren monje Kaputxinoei, txakolindegi ezagunen bati edo oso ur preziatuak ematen zituen iturburuari buruz gehiago ezagutzeko. Miramar Jauregi bikainaren eta bertako baserri zaharren historia ezagutuko dute, ikuspegi paregabeaz gozatzen duten bitartean.

Abuztuko bisitak, ordu eta erdikoak, asteartetik ostiralera 11:00etan eta 18:30ean izango dira, eta larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean.

Ostegun arratsaldetan bisitak euskaraz izango dira. Bisitak euskaraz egin nahi duten taldeak badaude, taldearekin adostuko da zein egun eta ordutan.

EZAGUTU OINEZ FAMILIAN

Ezagutu familianaurten bigarren aldiz ospatzen da, 2019an proposamenak izan zuen harrera onaren ondoren, eta uztailean Deustun abian jarri ondoren Arangoitira iristen da. Lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago.

Bisita horietan, jolasen eta ipuinen bidez, familiek Arangoiti beste era batera ezagutuko dute, esplorazio-kit bati esker begirada bitxi eta sortzailea erabiliz. Zentzumenak irekita eta arretaz begiratuz, helduak eta txikiak auzoa ikuspegi berrietatik ezagutuko dute.

Bisitak ordu eta erdikoak izanen dira eta abuztuaren 17an eta 18an eginen dira, astelehen eta astearteetan, 17:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz.

OSASUN ARAUAK

Bisita gidatu guztiak osasun baldintzek uzten duten guztietan egingo dira. Parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea zaintzeko, aurten edukiera erdira jaitsi da —gehienez ere 15 lagun taldeko ‘Ezagutu oinez’ programan eta ‘Ezagutu familian’, taldeak 12 pertsonetakoak izango dira—, nahitaezko segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko. Maskara ere nahitaez erabili beharko da.

IZENA EMATEA, ELKARGUNEA ETA NOLA IRITSI

Bisita horietan parte hartu nahi dutenek uztailaren 27tik aurrera eman dezakete izena, 944 010 010 telefonoan, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara.

‘Ezagutu Arangoiti oinez’ eta ‘Ezagutu Arangoiti familian’ topaguneak Araneko 20ko Bilbobus geralekuan izango dira.

Bisitan euria eginez gero, ibilbidea zertxobait alda liteke.

BILBAO IZAN

‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian’ BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, biltzen dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak.

BILBAO IZAN batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago-

SARE SOZIALAK

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Ordutegiaasteartetik ostiralera 11:00etan eta 18:30ean izango dira, eta larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean
  • LekuaBilbao

  • ZenbatekoaAldez aurreko izen-ematearekin
  • HizkuntzaElebietan

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps