Jazz VG Club 2020: Abe Rábade + Baldo Martinez

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Uztailak 19
  • Jazz VG Club 2020: Abe Rábade + Baldo Martinez

Gasteizko Jazzaldiak Jazz VG Club aurkeztu du, The Garage aretoan eskainiko den jazz kluba, Jazzaldiaren 44. edizioa atzeratu eta gero zaleen gosea asetzeko.
  
Igandean, hilaren 19an, amaituko da zikloa, bi musikari galiziarrekin. Abe Rábade piano-jotzaile eta konpositoreak irekiko du gaua, eta ondoren, Baldo Martinezen taldeak Vientos Cruzados proiektua aurkeztuko du. Kontrabaxu-jotzaileak folkloretik eta iturri garaikideetatik edaten du, eta Espainiako jazz garaikideko musikaririk adierazgarrienetako bat da. Baldo Martinezek David Herrington (tronpeta eta fliskornoa), Juan Saiz (flauta eta saxo tenorra) eta Pedro Lopez (bateria eta perkusioa) izango ditu lagun.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps