Bertako Fest 2020 jaialdiaren barruan.
Esaten denez, jaiotzetik denok ari gara gure amaren bihotzaren taupadaren bila, gure existentziaren aurrean lasai sentitzeko.
Bakoitzak bilatzen du, eta bere erara egiten du. Sofiarentzat, dantzatzea eta barre egitea, denak batera, etengabeko arnasketa horretara hurbiltzea da.
Bizitza festa etengabea izatea gustatuko litzaioke, etenik gabeko batasuna, amaierarik gabeko dibertsioa. Imajinatzen duzu bizitza osoan barre egin ahal izatea? Ezinezko desioa ote?