Brooklyn Funk Essentials + Kool & the gang

Vitoria-Gasteiz Uztailak 21
  • Brooklyn Funk Essentials + Kool & the gang
    Kool & the gang

Gasteizko Jazzaldia 2018ren barruan.  

Brooklyn Funk Essentials

Izarrez betetako taldea da Brooklyn Funk Essentials. Sly Stone-en esaldia “Denok izar bat gara” osorik barneratu dute eta talde bat goiburu honekin osatu balute bezala. Kide guztiak aipagarriak diren taldea da BFE. Edozein arraza, kolore, orientazio sexuala edo adin emakume eta gizonen gurutzaketaren ikurra da, musika besterik ez, funky-a den bitartean.

1993tik, BFE mundu osoan zehar beraien funk eklektikoaren nahastea aurkeztu dute, publikoa zorabiatuz. Mundu osoko musikari, abeslari eta olerkariz osaturik, soul, jazz, musika latina eta House nahasteagatik ospetsuak dira, festa erabat funk-a lortzeko helburu bakarrarekin. Groove-a baldin badu, beraiek funk-a ekoiztuko dute.

Bost estudio albumak argitaratu dituzte BFE-k, kritika onekin eta Grammy sarietarako izendapenak lortzan. “Starsky & Hutch”, “The Sopranos”, “The Blacklist” eta “The Basketball Diaries” filmetan beraien abestiak erabili dira. Baina zuzenean benetan bikainak dira, milaka jarraitzaileak lortzen.

  • Iwan VanHetten, tronpeta, teklatuak eta ahotsa
  • Lati Kronlund, baxua
  • Anna Brooks, saxoak eta ahotsa
  • Desmond Foster, ahotsa eta gitarra
  • Hux Nettermalm, bateria
  • Alison Limerick, ahotsa

Kool & The Gang

70 milioi disko salmentekin, hiru belaunaldiko musikan eragin nabarmena eduki dute Kool & The Gang-ek

Bi Grammy sari, zazpi American Music Awards, 25 R&B arrakastak, hamar alditan Top Ten Pop-ak eta urrez eta platinozko 31 albumak “Celebration”, “Cherich”, “Jungle Boogie”, Summer Madness” eta “Open Sesame” abestiei esker lortu dituzte. Azken 45 urteetan zehar zuzenean jo dute Kool & The Gang-ek, edozein historian egon den R&B talde baino luzeago. Beraien funk erritmo sendoak eta bere jazzy moldaketek inoiz egon den talde sanpleagotuena izatea eraman die.

1964an bere lagun eta Jersey City-ko auzotar ziren Robert “Spike” Mickens, Dennis “Dee Tee” Thomas, Ricky Westfield, George Brown eta Charles Smith-ekin elkartu ziren Khalis Bayyan (Ronald Bell bezala ezaguna) eta bere anaia Robert “Kool” Bell jazz, soul and funk gurutzaketa bakarra asmatzeko. The Jazziacs bezala ezagunak hasieran, izenak aldatu zituzten - –The New Dimensions, The Soul Town Band, Kool & The Flames – bere behin betiko izena hartu arte.

Bere lehen diskoa 1969an argitaratu zuten Kool & The Gang-ek. Argitaratuko disko bakoitzarekin beraien ospea hazi zen baina, 1973an, beste maila batetara eraman zituen Kool & The Gang “Wild & Paceful” urrezko diskoak, ahaztu ezinak diren dantza himnoak “Funky Stuff”, “Hollywood Swinging” eta platinozko arrakasta “Jungle Boogie”. Hip Hop-en eztandarekin laurogeita hamarko hamarkadan, Kool & The Gang-en groove katalogoa disc jockey guztien eskuetan zegoen. Aspaldiko eta berriak diren zaleek oraindik Kool & The Gang-en kontzertuak gozatzen eta betetzen dituzte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Uztailak 21
  • Ordutegia21:00
  • LekuaMendizorrozako kiroldegia
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa45 €
  • Sarrerak Erosi

Non