Guadalupe Plata taldekoak ez dira iritsi berriak, nahiz eta, haien musikari darion premia dela eta, taldearen lehen EP hura –taldearen izen bera zuen– atzo argitaratu zutela dirudien. Orain, ezustean, album berri hau iritsi zaigu: Guadalupe IV. Diskoaren “para-egitura” zinez da erakargarria, lan ausart baten emaitza. Izan ere, diskoaren hamar konposizio bihurriak soinu amarruz josita daude, zingiraren sakonetik ateratako doinuak balira bezala. Seguru asko, lan hau da andaluziarren trinkoena: gauaren amaierara daraman bidaia asaldatzaile bat, “balada hiltzailez” osatua. Bidaia horretan, mailegu-emaileak eta kaimanak jokoan ari dira, traizioz gainez egiten duen istinga batean.
Rock klasiko ezberdinen bertsioak egiten hasi zena proiektu interesgarri batean bukatu zen. Laukote gazte hau garage kutsuko taldea da, melodia lotsagabe eta leherkorrak dituena. Black Lips, Ty Segall edo Together Pangea taldeen musika erreferentziak bikain adierazteko gai dira, ‘I Don’t Fuckin’ Surf’ o ‘La Casita’ abestietan izakera propio ukaezina erakusten dutelarik.