Animadeba 2017 - Debako Animazio Zinemaldia

Deba Abenduaren 26(e)tik abenduaren 29(e)ra
  • Animadeba 2017 - Debako Animazio Zinemaldia

Debako X. Animazio Zinemaldia.

Abenduaren 26tik 29ra bitartean, animaziozko hainbat film ikusteko aukera izango dugu, bai film laburrak eta baita film luzeak ere. 

Debako Udalak hamargarren urtez antolatu du Animadeba animazio zinemaldia. Ekimen honen helburua da heldu nahiz haurren artean animazioa sustatzea eta mundu horri lotuta dauden beste zenbait diziplina balioan jartzea. Animadeba zinemaldiari berari abenduaren 26an emango zaio hasiera, eta 4 egunez luzatuko da, hilaren 29ra bitarte.

Hala eta guztiz ere, datorren astelehenetik aurrera (hilak 18) izango dugu ikusgai MUITTU, Euskal Herriko marrazi bizidunak 1980-2001 erakusketa. Agirre jauregiko ispiluen gela 80ko hamarkadan hasi eta 2004ra arteko euskal ekoizpeneko lanik garrantzitsuenen marrazki originalez beteko da eta erakusketa horrekin, marrazki bizidunen artea eta aberastasuna jendarteratzea bilatzen da.

Aurtengo ekitaldirik nabarmenenak, aldiz, zinemaldiko azken egunerako aurreikusten dira: gortina tailerra, goizez; eta X. urteurrena ospatzeko festa, gauez. Lehendabizikoa Kultur elkarteko liburutegian izango da, eta bertan egongo da Kote Camacho zine zuzendaria Animadeba 2017ko gortina sortzearen prozesua teknikoki eta pausoz pauso azaltzeko. Bigarrena, berriz, Zokoan egingo da, gortina lehiaketako sari banaketarekin batera.

Gortina tailerrean parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurrez, eta urteurreneko festara agertu nahi duenak gonbidapena eskuratu beharko du. Hortaz, bai izena emateko, baita gonbidapena eskuratzeko ere, turismo bulegora gerturatu beharko dute interesatuek.

EGITARAUA

Abenduak 26:

  • 19:00etan, Kultur elkartean: Film laburra. En el techo del mundo. 2015, Frantzia, Rémi Chayé, 81'. 

Abenduak 27:

  • 17:00etan, Kultur elkartean: Umeentzako film luzea. Laban, mamu txikia. 2016; Suedia; Alicja Jaworski, Alicia Björk, Karin Nilsson, Lasse Persson, Per Ahlin; 45'. 
  • 19:00etan, Kultur elkartean: Film luzea. La tortue rouge. 2016, Frantzia, Michael Dudak de Wit, 80'.

Abenduak 28:

  • 19:00etan, Maxi tabernan: Animadeba 018'. Gortina lehiaketa emanaldia 

  • 22:00etan, Gaztetxean: Film luzea. Psiconautas, los niños olvidados. 2015, Espainia, Alberto Vázquez & Pedro Rivera, 76'. 

Abenduak 29:

  • 11:00etan, Kultur elkarteko liburutegian: Gortina tailerra. Kote Camacho zine zuzendariak Animadeba 2017ko Gortina nola egin zuen azalduko du, bai eta bideoaren prozesu osoa teknikoki erakutsi ere. Izen-emateak turismo bulegoan 

  • 19:00etan, Kultur elkartean: Film laburrak. 
    • Areka. 2017, Euskadi, Atxur taldea, 6'35''.
    • The Neverending Wall. 2017, Valentzia, Silvia Caprizo,11'.
    • After Work. 2017, Peru-Ekuador, Luis Uson, 7'.
    • Decorado. 2016, Galizia, Alberto Vazquez, 11'.
    • Kutxa Beltza. 2016, Euskadi, Isabel Herguera & Izebene Oñederra, 6'50''.
    • Knockstrike. 2016; Katalunia; Genis Rigol, Pau Anglada & Merc Torices; 6'.
    • Amarillo. 2016, Madril, Ana Perez Lopez, 4'.
    • All I need is you. 2017, Euskadi, Aitor Oñederra, 5'.

  • 22:00etan, Zokoan: X.urteurrena ospatzeko festa 
    Gortina lehiaketaren sari banaketa + Festa Unclose taldearen eta ToRMeNTo DJ-aren eskutik.

 

ERAKUSKETA

MUITTU, Euskal Herriko marrazi bizidunak 1980-2001
Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:30etik 20:30era.
Larunbatean: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Igandean: 12:00etatik 14:00etara.
abenduaren 24an eta 25ean, itxita.

 

Debako Udala

Laburrean

Non