Musika Bilboko gizarte eta kultura ezberdinak gerturatzeko eta batzeko tresna baliotsua izanik, Bilbao BBK Live 2017 jaialdiak, Heineken eta Bilboko udalarekin batera, auzo hau aukeratu du, nortasun handienetakoa, egun bakar batean adin eta kultura guztietako lagunak hartzeko prest.
Bilboko barruti honetan gizarte eta auzokide elkarteak elkarrekin bizi dira azaleratzen ari diren artistekin eta proposamen kultural aurrendariekin. Gauzak horrela, auzoaren birsortze prozesuan bere zertxoa eman nahi du jaialdiak eta horregatik azaleratzen ari den Bilbo hiria ezagutzera emango dugu jaialdiko publikoaren artean, bai eta etengabe aldatzen ari den auzo borrokalari honen balioak ere, gaur egun jadanik kultura hiritarraren eredu.
Datorren ekainaren 10ean “Hirian” jarduera sortuko da, aurpegi askotako Bilbo Zaharraren, hots, hiriko alderik dinamikoenaren parte aktiboa izan nahi duena, alegia. Izan ere, eguerdiko 12:00etatik aurrera zuzenean izango ditugu 25 talde baino gehiago jotzen, doan eta auzoko leku enblematikoenetan egongo diren 5 agertokietan.
Guztientzako musika izango dugu, rock eta pop talde entzutetsuak, esaterako Triángulo de Amor Bizarro, Novedades Carminha edota Bigott; kultura desberdinetako artistak, Omar Souleyman, esaterako; haurrentzako musika, Ene Kantak edota Petit Pop taldeen eskutik; euskal rock talde nagusiak, Sorkun edota Niña Coyote eta Chico Tornado; eta rock, pop, folk... bai eta elektronika, Basoa egitarauaren eskutik, ez badu hiriko jaia galdu nahi eta jaialditik jaitsiko da “Basoa in the city” berarentzako agertokira.
Ekimen honen bidez, Heinekenek Bilbao BBK Live jaialdiarekin duen konpromisoa berresten du berriz ere, bai eta zuzeneko musikarekin eta Bilboko udalerriarekin.
ORDUTEGIAK ETA AGERTOKIAK
1. Agertokia – Mariaren Bihotza
2. agertokia – La Ribera plaza
3. agertokia
4. agertokia – Peso Neto
5. agertokia – Basoa in the City (Marzana kaia)
Maiatzaren 2ko Azoka - Marzana Kaia
12:00 RASTRO ESPECIAL MÚSICA