"Ahora que no somos demasiado viejos todavía"

Bilbao Maiatzaren 6(e)tik Maiatzaren 7(e)ra
  • "Ahora que no somos demasiado viejos todavía"

Maiatzak 6, larunbata, 20:00etan | Maiatzak 7, igandea, 19:00etan. Dantza - Antzerkia.

JESÚS RUBIO GAMO (Madril): Ahora que no somos demasiado viejos todavía.

JESÚS RUBIO GAMOren bakar-saioa.
Hainbat urte daramatzat gai honi bueltak emanez: oraindik ez naiz dena hutsetik berriz hasteko bezain zaharra. Garaiz nabil oraindik iritzia aldatzeko, beste hiri batera edo herri abandonatu batera bizitzera joateko, bikotekidearekiko harremana uzteko, intseminatua izateko, amesteari uzteko, jada existitzen denaren gainean eraikitzeko, sexua aldatzeko, politikan hasteko, ekologista bihurtzeko, edozertarako gai izango naizela sinesten jarraitzeko, gauero drogatzen jarraitzeko, bizia azkar dastatzeko, edo nire burua zahar eta, inora joaterik ez duten nire lagun zahar eta bakartiak inguruan ditudala —guk, maitasun anitza asmatu genuen horiek—, gaztetasun betean ginen garaiak gogora ekarriz, gure androide zilarkarak mila puskatan apurtuta irudikatzeak eragiten didan beldurrari aurre egiteko B plan on bat pentsatzeko.

Ahora que no somos demasiado viejos todavía nire egungo egoerari buruzko dantza eta idazkuntzaren arloko bakar-saio bat da. Madrilen, inguruko jendearen eta haren nahi eta itxaropenen, eta, batez ere, behin amestu genituen eta oraindik ere behin eta berriro haietara jotzen dugun paradisu galduen gaineko lan bat ere bada. 2016an zehar DT Espacio Escénico y Centro Cultural Conde Duque delakoan egindako hainbat aldiko egonaldi artistikoetan sortua izan da. DTn eraikuntza-prozesuan zegoen obra gisa antzeztua izan zen aurreko maiatzean, eta Teatro del Centro Cultural Conde Duque izenekoan estreinatu zen 2016ko urriaren 8an, Dantza-MOS Nazioarteko Jaialdiaren programazioaren baitan.

  • Iraupena: 60 minutu
  • Dantza eta testua: Jesús Rubio Gamo
  • Musika: Ryuichi Sakamoto
  • Argiztapenaren diseinua: Carmen Martínez
  • Jantzien diseinua: Naldi Fernandes
  • Laguntzaile artistikoak: Marta Alonso y Elena Córdoba
  • Argazkiak: Gaby Maciel
  • Jesús Rubio Gamok ekoiztua, DT Espacio Escénico, Centro Cultural Conde Duque eta Madrilgo Erkidegoaren laguntzarekin
  • Eskerrak: Clara Pampyn, Alberto Alonso, Eduardo Cárcamo, Naldi Fernandes, Tania Garrido, Giorgia Missini, Minke Wang, Eva Guillamón, Jorge Brea eta Carmen Senra
La Fundición

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data Maiatzaren 6(e)tik Maiatzaren 7(e)ra
  • OrdutegiaHilak 6: 20:00. Hilak 7: 19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non