Gintonic

Getxo Otsailak 18

Neguko Bidaia 2017.

GINTONIC banda lau profesionalek osatzen dute, hainbat estilotan ibilbide luzea eta eskarmentu handia dutenek. Haien interpretaziorako eremua rock progresiboaren eta jazzaren artean dago eta haien errepertorioa eurek sorturiko lanek osatzen dute.

GINTONICen konposizioak eraikita daude inprobisazio eta idatzizko moldaketaren arteko oreka zaindu bat bilatu nahian. Haien musikaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: atxikimendua doinuari, moldaketa konplexuak eta ganbera-musikaren ohituran erroturikoak eta aniztasunbilaketa tinbre eta soinu-efektuetan sintetizadoreen, pedalen, filtroen… bitartez. Emaitza musika freskoa eta sendoa da, publiko mota askorekin berehala konektatzen duena.

GINTONIC etengabe dabil kontzertu-jardueran, eta hainbat kontzertu eman ditu lokal txikietan, baita antzoki eta jaialdietan ere, besteak beste, honako leku hauetan: 365 Jazz Bilbao, Jet Lag Bio, Castroko Kulturarteko Jaialdia, Neguko Bidaia, Donostiako Jazz Jaialdia 2013, Bilbaoko Campos Antzokia...

Bandak "Gintonic" eta "Gintonic 2" diskoak grabatu ditu AusArt Records-ekin.

Taldea osatzen duten guztiak musika irakasleak dira zenbait musika eskolatan.

  • Mario Clavell Larrinaga - txirula eta EWI
  • Aurkene Núñez - teklatuak eta ahotsa
  • Ricardo Cantera - bateria
  • Marcelo Hormaechea - baxu elektrikoa

Sarrerak

  • Orokorra: 5 €
  • 6 kontzerturako abonua: 25 €
  • Eskolako ikasleak: 3 €
  • Ikasleentzako abonua: 15 €

Laburrean

Non