Soila eta soinu naturalistez betea, Larburuk berak grabatu du, atmosfera artisauagoa jaso asmoz.
Gitarra klasikoa, ahotsa, biolina eta soinu organikoak, txori, erreka, baso, haize, auto, grua eta auzoen zaratarekin bizi dira, folk expansiboa deitu litekeen zerbait sortuaz, estilorik finka baliteke.
Entzute abiapuntua eta Larbururen ubikazioa orbitan ibiliko dira, musika orain hemendik, gero handik somatzen delarik. Diskoa transitatzeko espazio bat izango baita: kantu batetan sartzen zarenean beste hainbat eremu anitzetara irtengo zara, eta buelta atzera; nor noren maizter den jakin beharrik gabe.
Mikel Azpirozek eta Larburuk musikalki nahasturik eta Koldo Corellaren soinu efektu binauralekin, Maizterrek dimentsio desberdina hartuko du kaskoekin entzuterakoan, mugak eta abiapuntuak are lausotuaz.
Efimeroa da musika, efimeroak gu, maizter gara munduaren, gorputzaren, bizitzaren eta soinuaren.
Track list:
Entzun hemen: