"May Ayim"

  • "May Ayim"

Munduko Poesia Kaierak 35.

Beñat Sarasolaren hitzaurretik:

Poesiari ez zaio gehiegitan aitortzen zauria zauritzeko dohaina. Dela lirika erromantikoaren poetiketan, dela poetika sinbolistetan, ez da hori izaten jomuga nagusienetakoa, eta milikeriarik gabe idaztearena beste genero batzuei (saiakera, ez-fikzioa, denuntzia politikoa) utzi ohi zaie. Perspektibarekin begiratuta, baina, horixe izan zen May Ayim-en poesiaren bertute handienetakoa, hots, Holokaustoaren trauma nekez atzean uzten ari zen Alemaniaren zauria presente egitekoa.

Ariketa hori arrazakeriaren eta, oro har, ezein zapalkuntzaren eitea eguneratuz egin zuen. Halaxe azpimarratu zuen XX. mende akaberan arrazakeriak, sexismoak, lodifobiak eta abarrek ere erraietaraino sartuta jarraitzen zutela Alemanian, nahiz eta Holokaustoaren garaikoa bezain agerikoa ez izan. Ayimen poesiaren ezaugarrietako bat horixe baita, zapalkuntza ezkutu horiek soslai intersekzionaletik begiratu eta azalaraztea (bere poemak intersekzionalitatea hedatu aurrekoak izan arren) [...]


En breve

  • Autoría May Ayim
  • TraducciónGarazi Ugalde
  • EditorialSusa literatura
  • Precio10,00 € (en papel) / 3,12 € (libro electrónico)
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas64
  • Año de publicación2020
  • ISBN978-84-17051-55-6