"Munduko tokirik ederrena"

  • "Munduko tokirik ederrena"

Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu. Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinotan dakarren galdera. Errepidean hildakoen bitartez bailararen istorioa kontatu nahi duen jonki ohia, ezkontza baten lurrunetan dabilen poliziaren gogoetak, lagunaren emazte alargunari etxea hustera doakion hirukotea, amaren ordez herrira itzuli den gaztea, eredu izango den modeloaren bestaldea, galdutako pistola baten ibilerak, kondenatua hiltzen ikusita betiko mututu den emakumea... Ezinarekin borrokan, adiskidantzaren ertzen eta sentimendu primarioen artean dabiltza Aranbarriren aurreneko ipuin liburuko pertsonaiak erantzunaren bila.

Kontu kitatze bat desagertzen ari den mundu batekin, hura ederretsi gabe. "Ez dun nostalgia, garai hura ez zunan hobea", dio pertsonaietako batek. Lehengo mundu hori oraingoarekin gainjarrita ageri da ipuinotan, giza flysch basa batean bezala.

Atzorik gabe ulertzerik ez dagoen oraina, hamar kontakizun fikziozkotan.

Erosi Munduko tokirik ederrena liburua


En breve

  • Autores Iñigo Aranbarri
  • EditorialSusa literatura
  • Precio17,50 € (en papel) / 3,63 € (libro electrónico)
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas160
  • Año de publicación 2018
  • LicenciaCreative Commons by-sa
  • ISBN978-84-17051-21-1