Igelaren banda

Eibar Otsailak 15

Igelaren Banda 2011. urteko udaberrian abiatu zen eta oraingo  formazioa Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur  Cajaravillek osatzen dute. 2013. urteko martxoan aurkeztu zuen  “Preguntatxo bat” izeneko diskoa (Elkar KD 889), eta 2015ko  udazkenean  “Debalde festa” izenekoa (Elkar KD 936). Diskoa bertsolariek erabiltzen dituzten doinuei dedikatuta dago. Igelaren Bandari inprobisazioa asko gustatzen zaio, bertsolariei bezala, eta  hortik lan horren arrazoietako bat.

“`Debalde festa´ honetan hitzik gabeko bertsoak egin nahi izan ditugu. Modu guztiz librean tratatu ditugu doinuok, inprobisazioari leku handia utziz. Gure kontzertuetan ere leku handia du inprobisazioak, eta horrek bihurtzen ditu bereziak, beti ezberdinak direlako”. Une honetan kantu berriak ari da prestatzen Igelaren Banda, eta horien artean Izukaitz Eibarko taldeko kantu batzuk daude, oraingo zuzenekoetan jotzen ari direnak.

eibar.eus

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps