Debako Musika Bandak 1978 urtean hasi zuen bere ibilbidea. Andima EgaƱa izan zen zuzendari 1992 urtera arte. 1994an, zuzendaria aldatu eta Fernando Urain jarri zen, gaur egungo zuzendaria bera izanik. Harrezkero hainbat sari jaso ditu, eta kontzertu kontaezin eskaini, festetan, kalejira, diana eta zezenketetarako martxetan ere ibiltzeaz gain. Aipagarriak dira, esaterako, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Jazzaldian egindako aktuazioak. Gonbidatu bereziekin ere eskaini ditu kontzertuak musika bandak, hala nola, Alberto Urretxo, Lizarrako gaiteroak, Arkaitz Mendoza, Marixi Sesma, Garikoitz Mendizabal edota Mikel Emezabal.