Peppa Pig's Big Splash 90 minutuko istorio azkarra da, 2 eta 6 urte arteko umeentzat bereziki egokitutakoa. Peppak haurtzaindegiko sabaiko ihesen arazoari nola aurre egiten dion ikusiko dute bertaratutakoek.
Peppak eta bere lagunek feria bat antolatuko dute, Bull jaunak konponketak egiteko behar beste diru biltzeko. Denek batera egingo dute lan, eta hainbat ekintzaz arduratuko dira ferian. Peppa "zorioneko bustialdiaren" arduraduna izango da, Pedrok puxikak salduko ditu, Dannyk berriak iragartzeko mikrofonoaren ardura izango du, Suzy Sheep "aurpegi-margolari" irudimentsua izango da, eta Emilyk antzinako gauzak salduko ditu. Ferian, gainera, gonbidatu berezia egongo da: Potatolandia jolas-parke ospetsuko Potato jauna. Bera izango da lokatzezko putzuetarako salto txapelketaren epailea.
Peppa Pig, George Pig, Pig ama, Pig aita eta Pepparen lagunek aparteko talde-lana egingo dute, eta, modu horretan, haien helburua lortuko dute: haurtzaindegiko sabaia konpontzea.