Fito & Fitipaldis talde bizkaitarrak Euskal Herrira ekarriko dituen bira iragarri du ostegun honetan. Iruñeko Nafarroa Arenan arituko dira abenduaren 12an eta Barakaldoko BECen bi kontzertu egingo dituzte urtarrilaren 9an eta 10ean.
Aullidos izena jarri diote birarekin eszenatokietara itzuliko dira Fito Cabrales eta taldekideak, bi urte eta erdiren ondoren. Live Nation promotorak azaldu duenez, taldearen betiko abestiez gainera, udazkenean argitara emango duten El monte de los aullidos diskoa promozionatuko dute kontzertu sorta honekin.
Azaroaren 22an hasiko dute bira Santanderren, eta Fuengirolan (Malaga) emango diote amaiera 2026ko maiatzaren 2an. Guztira, 30 kontzertu emango dituzte, besteak beste, Coruñan, Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian.
Sarrerak hurrengo asteartean, apirilaren 29an, jarriko dira salgai, 10:00etan, Fito & Fitipaldis taldearen webgune ofizialean, Live Nation promotoraren webgunean eta ticketmaster atarian.