"Poetak Maiatzean" Nazioarteko XIII. Poesia Jaialdiak 90 jarduera baino gehiago antolatu ditu Gasteizen eta Araban


HUNKITU ARTE ELKARTEAK 2012tik antolatzen du "Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean" Nazioarteko Jaialdia, Elisa Rueda poetak sortua eta zuzendua, Vitoria-Gasteizen eta Araban poesia zabaltzeko asmoz eta lurraldeko gizarte-ehunaren arteko lotura ilusionagarria sortuz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesía gizartearen maila guztietara hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.

Euskal Herri osoan ez dago horrelako jaialdirik. Jaialdi bakarra da munduan, ez bakarrik hilabeteko iraupenagatik, baizik eta hiriarekin eta lurraldearekin duen konpromisoagatik, bere adierazpen artistiko guztietan gizarte-ehunaz elikatuz. Araba osoko kolektiboek beren ahotsak artista gonbidatuekin batzen dituzte, Arabako ondareari eta historiari balioa emateko, poesia herrien arteko ardatz gisa erabiliz.

Asmo handiko proiektu hau gure erakundeen laguntza ekonomiko eta logistikoari esker baino ezin da lortu, hasieratik egin baitute jaialdiaren aldeko apustua. Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiari, Vital Fundazioari, Eusko Jaurlaritzari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari esker, urteurren berri hau ospa daiteke.

BERRIAK

Aurten 70 jarduera baino gehiago programatu dira Vitoria-Gasteizen, eta 20 baino gehiago Arabako beste herri batzuetan. Agenda osoa eskuragarri eta eguneratuta egongo da poetasenmayo.com web berrian.

Ohiko kolektiboez gain, aurten Triple Paso Akademiak, Gasteizko Udal Bandak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Museoak, K2 Gimnasioa, hainbat liburu-dendak eta lora-dendak ere parte hartuko dute.

Besteak beste, honako artista entzutetsu hauek izango dira aurten: Paco Ibáñez, Antton Valverde, Sheila Blanco, Luis Alberto de Cuenca, Irati Jiménez, Estrella Morente, Xabier Olaso, María Buenadicha, Itxaro Borda eta Joseba Irazoki, Ángeles Mora, Cecilia Domínguez, Julia Otxoa, Fermín Herrero, Marina Tapia, Hipólito García «Bolo», Zorione Erezuma, Isabel Martín, Crisal Rodríguez, eta nazioartekoak Pedro Licona, Subhro Bandopadhyay, Annabel Villar, Julio Pavanetti, Alicja Mª Kuberska, Krzysztof Galas, Alina Galas, Mireya Ortega eta Yania Enríquez, esaterako.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 15
  • Gaia Literatura