Minecraft film bat apirilaren 4an (ostirala) estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bosgarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Sinopsia
Ongi etorri Minecraft-en unibertsora. Hemen, sormena, sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako giltzarria ere bada. Garrett "Zabor-biltzaile" Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramango ditu; irudimenaz elikatzen den mundu kubiko baterantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita Piglins eta Zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izango dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izango dute bostek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte. Mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.
Zinema-aretoak
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Golem Alhondiga (Bilbao), Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), Gurea Antzokia (Villabona), SADE Cines (Donostia), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoa (Zarautz).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: maiatzaren 2an, Kayara, inka gerraria.