Iñigo Alberdik, gaur egun Bilboko Koral Elkarteko zuzendari nagusia denak, hartuko du Ibon Aranbarriren lekukoa Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan. Izendapena gaur onartu da Patronatuaren bileran eta maiatzaren 7an izango da eraginkorra.
Ibon Aranbarrik erretiroa hartuko du aurten, 20 urte baino gehiago Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan eta BOSen Bizkaiko kulturaren eta musikaren panoraman arrastoa utzi duen ibilbide luze eta emankorra egin ondoren.