Bilbok Liburuaren Eguna ospatuko du auzoetako liburutegietan eta udaltegietan egingo den ipuin-kontaketa programa batekin

  • Bilbok Liburuaren Eguna ospatuko du auzoetako liburutegietan eta udaltegietan egingo den ipuin-kontaketa programa batekin

  • "Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo" programa apirilaren 2tik 30era egingo da hiriko auzoetan
  • Ekimena Bilboko Udalak haurren artean liburua eta irakurketa sustatzeko eta euskarazko kultura-eskaintza bultzatzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da

"Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo" programaren bigarren edizioa apirilaren 2tik 30era egingo da. Bilboko auzoetako liburutegiak eta udaltegiak jardueraz beteko dira hilabete osoan zehar, haurren artean liburua eta irakurketa sustatzeko eta euskarazko kultura-eskaintza bultzatzeko udal-estrategiaren barruan kokatutako ekimen honen bitartez.

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak ekimen hau jarri du abian, eta, horren bidez, hainbat narratzailek haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte.

Ipuin kontalari guztiak euskaraz izango dira, apirilaren 15ean Abandoko Udaltegian egingo dena izan ezik, gaztelaniaz, euskaraz eta arabieraz izango baita. "Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo" programak Liburutegietan eta Udaltegietan antolatzen du bere jarduera, eta Kultura Barrutik ekimenean kokatzen da. Ekimen hori Bilboko Udalak sustatzen du, eta hiriko barrutietan kultur jarduera anitzak eskaintzen ditu.

Udaltegietan sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte; Udal Liburutegietan, berriz, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian bertan (posta elektronikoz edo telefonoz).

Ikus egitarau osoa


  • DataMartxoak 28
  • Gaia Arte eszenikoak, Literatura