Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak Toquinhoren konfirmazioarekin bere agertoki nagusiaren programazioa osatzen du, musika brasildarri eskainitako gau handi izango dena.
"Aquarela" abesti ahaztezinaren egilea bossa novaren erreferente handienetako bat da – Brasilgo musika herrikoia Latinoamerikako jazzaren adar nagusietako bat da – eta Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 48. edizioari amaiera emango dio uztailaren 19an, larunbata.
Antonio Pecci, mundu osoan Toquinho bezala ezaguna, Caetano Veloso, Chico Buarque eta Gilberto Gilekin batera, bere herrialdeko musika artea ulertzeko modu berri bat eratu zuten musikarien belaunaldi bateko kidea da. Ia sei hamarkadako ibilbidean zehar, Toquinhok, 14 urteekin Paulinho Nogueira musikariarekin gitarra ikasketak hasi zituenak, esperimentatu eta eboluzionatu egin du, berezko nortasun duen gitarrista eta kantagile bihurtu arte. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu, eta mundu mailako bira ugarik bossa nova eta jazz tropikalaren hedapenaren erreferente bihurtu dute.
Toquinhok gaur egungo gitarraren talenturik handienetako bat den bere herrikide batekin partekatuko du agertokia: Yamandu Costa. Duela bi urte, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiko publikoa bere 7 sokako gitarraren sormen musikalaren eta teknikaren lekuko izan zen,. Toquinho eta Yamandu Costak Montreuxeko Jazz Jaialdian zuzenean grabatutako Bachianinha albumean parte hartu zuten, eta disko instrumental onenaren Latin Grammy 2021 saria irabazi zuten.