Bilbao Basque Fest 2025ek jarduera-programa oso bat du euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko

  • Bilbao Basque Fest 2025ek jarduera-programa oso bat du euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko

  • Bilboko Udalak antolatutako jaialdia apirilaren 16tik 19ra egingo da, eta ehundik gora jarduera izango ditu, gehienak doakoak, Aste Santuan uriaren berezko kultur jarduerarekin bat eginez eta Areatza erdigune izanik
  • Korrontzi euskal folk musika talde ezagunaren eta OrekaTx boskotearen kontzertuek eta Orek?a taldearen dantzaldiak Areatzako Kioskoan gozatzeko aukera emango dute eguen, bariku eta zapatuan, 20:30etatik aurrera. Umeentzako antzerki, musika, jolas eta dinamika parte-hartzaileen topagunea izango da Zabalgune Eraikina. Horrez gain, euskal pilotako tailer eta erakustaldiez gozatzeko aukera ere izango dute Esperanza Frontoian

Bilboko Udalak gaur aurkeztu du Bilbao Basque Fest 2025en programa. Aurten apirilaren 16tik 19ra bitartean egingo da jaialdia, eta Aste Santuan euskal kulturaren aberastasunaz bost zentzumenekin gozatzeko aukera emango du. Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak egitarau oparoa izango du lau egunez, eta ehun jarduera baino gehiago izango dira, sei gai-multzorekin lotuta: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

112 jarduera, gehienak doakoak, hogei bat gunetan egingo dira eta pertsona guztientzat dira, uriaren kultura-eskaintzarekin bat egiteko, bilbotarrek eta egun horietan uria bisitatzen dutenek esperientzia ahaztezina bizi dezaten euskal kulturaren bitartez.

Eguneroko programaren xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz, programa hori zabaltzeko euskarri berri bat estreinatu zen iaz, jasangarriagoa eta egungo joera digitalekin bat datorrena, eta edizio honetan ere mantenduko da: QR kode bat duten 15.000 txapa banatuko dira, eguneratutako informazio guztia eta jaialdiaren eguneroko agenda zuzenean eskuratu ahal izateko. Bilbao Bizkaiako turismo-bulegoek programa inprimatuta ere izango dute.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 24
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Bestelakoak