Borja Cobeagak zuzendutako (Pagafantas, 8 apellidos vascos, No me gusta conducir) LOS AITAS filma ostiral honetan, martxoak 21, iritsiko da zinema aretoetara, BTeam Pictures banaketarekin. Hori dela eta, prentsa emanaldi bat antolatu da asteazken honetarako, hilak 19, 10:00etan, Bilboko Golem Alhondiga zinemetan (Arriquibar plaza, 4).
Gainera, Bilboko Golem Alhondiga Zinemetan aurre estreinaldiak programatu dira asteazkenean, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan, filmeko lantaldea bertan dela; eta Gasteizko Florida Zinemetan (San Prudentzio kalea, 22), ostegunean, hilak 20, 19:30ean, Viridiana proiektuaren barruan, ondoren zuzendariaren solasaldiarekin.
Halaber, zinemetan estreinatu baino egun bat lehenago, ostegunean, hilak 20, Borja Cobeaga zuzendaria eta Mikel Losada eta Ramon Barea protagonistak Bilbon izango dira aurrez aurreko elkarrizketak egiteko.
LOS AITASek bihar, martxoak 18, izango du bere munduko estreinaldia Malagako Zinemaldiko lehiaketatik kanpoko Sail Ofizialean. Filma 80ko hamarkadaren amaierako Bilbon girotutako road movie bat da, non guraso talde batek bere alabei lagundu beharko dien gimnastika erritmikoko txapelketa batera Berlinen.
Quim Gutiérrez (El cuerpo en llamas, Amor de madre, Primos), Juan Diego Botto (En los márgenes, No me gusta conducir) eta Ramón Barea (Cinco lobitos, García y García) dira filmeko protagonistak. Sofía Otero, Irati Goitia Arraibi, Mara Garcés Renedo, Vera López Monreal, Irati García Pérez gazteek eta Aitor Sanz aktoreak parte hartzen dute filmean. Aurrekoekin batera honako hauek izango dira: Iñaki Ardanaz (Ane, Ana de día), Mikel Losada (Ane, García y García) eta Laura Weissmahr (Goya saria irabazi zuen Salve Maria-gatik).
LOS AITAS Inicia Films, BTeam Prods eta Sayaka Produccionesen ekoizpena da, Belgikako UMEDIA enpresarekin koprodukzioan eta ICEC, Movistar+, RTVE, EITB, TV3, ICAA eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.