ETS, En Tol Sarmiento, taldeak larunbatean, martxoak 15, hasiko du agertokien gainean bi hamarkada bete dituela ospatzeko BECen antolatu duen urteurren jaia. Guztira 45.000 lagun bilduko dituen kontzertu errenkada hau larunbatean hasiko da, eta datorren asteburuan jarraituko du, arabar taldeak ostiral-larunbatetan eskainiko dituen emanaldiekin.
Boskoteak ez du kontzertuei buruzko xehetasun handirik argitu nahi izan, baina ETSko kideek aurreratu dute agertokian hainbat musikari eta dantzarik lagunduko dietela. Halako batean, 40 pertsona ere batuko dira oholtza gainean.
Hiru gaualdietarako sarrera guztiak salduta daude, baina txartelik gabe gelditu direnek EITBren bidez jarraitu ahalko dute martxoaren 22ko kontzertua, EiTBko irratien, eitb.eus-en eta Primeranen.