Pablo Urangaren bilobak Bizkaiko Foru Aldundiari dohaintzan emandako obra bat gehituko da Euskal Herria Museoaren erakusketa iraunkorrean

  • Pablo Urangaren bilobak Bizkaiko Foru Aldundiari dohaintzan emandako obra bat gehituko da Euskal Herria Museoaren erakusketa iraunkorrean

  • Bihar, martxoaren 11n, 18:00etan, Leire Irazabal museoko zuzendariak eta artistaren familiak Pablo Urangaren bozetoa aurkeztuko dute museoan. Obra oso handia denez (3 metro luze), museoaren instalazioetan jarri zitzaion markoa, behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak Pablo Uranga artistaren obra bat jaso du dohaintzan, haren biloba Elena Urangaren bitartez. 1917an egindako bozeto bat da, eta Ramon de la Sota industrialariak Algortan zuen egoitza dekoratzeko enkargu baten barruan egin zuen. Obra Lope Garcia de Salazarren Bienandanças e Fortunas laneko istorioetan inspiratutako horma-pinturen multzo baten parte da eta foru-erakundeko zaharberritze-atalak zaharberritu du. Foru-erakundearen Euskal Herria Museoaren lehen solairuko "Historiaren hasiera" aretoan jarri da, erakusketa iraunkorrean.

Jarraitu irakurtzen 


  • DataMartxoak 10
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Ondarea