Pabellón 6 saritu dute ADE sarien 38. edizioan

  • Pabellón 6 saritu dute ADE sarien 38. edizioan

  • Bilboko aretoak "Adolfo Marsillach" saria jaso du, Eszena Zuzendarien Elkarteak ematen duen antzerkigintzan egindako lan esanguratsuagatik

Pabellon 6ek "Adolfo Marsillach" saria jaso zuen joan den astelehenean, martxoak 3, antzerkintzan egindako lan esanguratsuagatik, 14 urte hauetan sorkuntza, erakustaldi eta topaketa ezberdinen gune izan delako, Bizkaiko antzerki-sarea birsortzen lagundu duelako eta lurraldeko arte eszenikoen profesionalen belaunaldi berrientzat harrobi bihurtu delako.

Saria INAEMeko zuzendaria den Paz Santa Ceciliak eman zuen, Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen (ADE) Sarien 38. galan, Madrilgo Komedia Antzokian. Ramón Bareak jaso zuen saria eta hitzaldian ez ziren falta izan bere ohiko esaldi ezagunak: «Pabellón 6 no existe se está inventando el público» eta «seguimos, seguimos». Bukatzeko, Irene Bauri eskainitako hitz politak ere egon ziren, urte hauetan zehar proiektua bultzatzeagatik eta babesteagatik.

Jarraitu irakurtzen

 

pabellon6.org

  • DataMartxoak 4
  • Gaia Arte eszenikoak