SUNCINEk, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak, 21. edizioa egingo du Gasteizen

  • SUNCINEk, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak, 21. edizioa egingo du Gasteizen

  • Aldabe gizarte-etxean eskainiko dituzte proiekzioak martxoaren 4tik 20ra bitartean

SUNCINE, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren Erakusketa, 21. ediziora iritsi da Vitoria-Gasteizen eta publiko guztientzako ingurumen arloko zinemarekin lotutako mundu mailako erreferente gisa sendotu da.

Erakusketak planetak ingurumen, sozioekonomia eta kultura arloetan bizi duen egoerari buruzko gerturatze errealista, konprometitua eta kritikoa ekarriko du Arabako hiriburura eta martxoaren 4tik 20ra bitarte egingo da Aldabe gizarte-etxean.

Aurten, zortzi dokumental eskainiko dira, sei saiotan banatuta. Jaialdiak "Genero-begiradak" izeneko saila du, eta emakumeek zuzendutako eta/edo protagonizatutako filmak biltzen ditu. Aurten ikusgai izango direnak dira Semilla de sal y pimienta, Memorias de un mar eta Respira mama.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa