"Faisaien irla" filma apirilaren 25ean iritsiko da zinema-aretoetara

  • Itziar Ituño eta Jone Laspiru, "Faisaien irla" filmean

  • Asier Urbietaren lehen film luzea Göteborgeko zinema jaialdian pantailaratu zuten aurrenekoz. Bidasoan filmatu dute, eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby ditu protagonista

Urtarril amaieran Göteborg Film Festivaleko Nazioarteko Lehiaketan estreinaldia egin eta gero, Faisaien irla, Asier Urbietaren lehenengo film luzea, apirilaren 25ean iritsiko da zinema-aretoetara.

"Thriller mugalari" honek Jone Laspiur eta Sambou Diaby ditu protagonista, eta Itziar Ituño eta Josean Bengoetxearen parte-hartze berezia du.

Sei astez Bidasoaren ertzetan filmatu den pelikularen gidoia Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzi dute. Euskaraz filmatuta dago, eta frantsesa eta gaztelania ere entzuten da.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa