Getxoko Kultur Etxeak "Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketaren edizio berri bat jarriko du abian urriaren 24an. Ekimen hau "Pinillesca" kolektiboarekin elkarlanean antolatu da, eta bere helburua autore ezagunaren ondarea babestea eta sorkuntza literarioa bultzatzea da.
Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2025eko otsailaren 21ean amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian epaimahaiak bere erabakia jakinaraziko du eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian emango dira.
Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6.300 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Horrezaz gain, euskarazko lanaren kasuan, Ereinek argitaratuko du eleberri irabazlea, Getxo Kulturak aipatutako argitaletxearekin sinatutako hitzarmenari esker, aurretik egileak eskubideak horri laga behar izango dituela. Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo-kultura.eus/deialdiak web-estekan dagoeneko eskura daitezke.
Ekimenaren bitartez, "Pinillesca" taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan (adibidez, egilearen heriotza dela eta antolatutako omenaldiak) hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egilea getxotarra omendu nahi da eta baita bere lana ere. Izan ere, bere liburuak sari ugari eta garrantzitsuak lortu dituzte, esaterako Nadal saria, Euskadi Literatura-saria gaztelaniaz eta Narratibaren Sari Nazionala.
Oinarriak (PDF - 692 KB)
Deialdiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (PDF - 106 KB)
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.