Gabriel Arestiren poema argitaragabe bat aurkitu dute

  • Gabriel Arestiren poema argitaragabe bat aurkitu dute

  • Jon Kortazar EHUko Literatura katedradunak "Errota gorria" poema topatu du. 91 urte bete dira gaur bilbotar idazlea, "Harri eta herri"ren egilea, jaio zela

Gaur, urriak 14, 91 urte bete dira Gabriel Aresti idazlea, "Harri eta herri" (1964) euskal poesiaren lan klasikoaren egilea, jaio zela. Poesia mailu gisara aldarrikatu zuen Arestik lan horretan: "Esanen dute / hau / poesia / eztela, / baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat / dela".

Urteurren horren kari, Jon Kortazar Euskal Herriko Unibertsitateko Literatura katedradunak "Errota gorria" bilbotar poetaren poema argitaragabea aurkitu duela baieztatu die Kultura.eus eta Kultur Leihoa EITB Taldeko irratietako saioei.

Idazleak 1955. urtean idatzitako eskuizkribua da ale hori, orain arte ezezaguna, eta Zubiri Moragues familiak helarazi dio Kortazarri. Literatur kritikari, ikertzaile eta irakasleak esan duenez, "aurrerago" argitaratuko dute, dagokion azterketa egin eta gero.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUrriak 14
  • Gaia Literatura