Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, urriaren 25etik azaroaren 1era garatuko den 35. edizio honetan, Animedon – Donostiako Anime Topaketa izeneko sail berri bat inauguratuko du.
Historikoki, animazio japoniarraren zaleentzako babeslekua izan da Astea, eta askotan zinema mota horren ezaugarri adierazgarrienak eta erakargarrienak programatu izan ditu.
Hala ere, urte honetatik aurrera harago joan nahi du zinemaldiak. Programazioak, filmez gain, jarduera paraleloak ere izango ditu, tartean animearen munduarekin ikuspegi poliedriko batetik lotutako erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak.
Streaming plataformen goraldiarekin batera izugarri handitu da animearen kontsumoa mendebaldean. Ikerketa batzuen arabera, 90eko hamarkadaren hasiera eta milurteko berriaren hasiera bitartean jaiotako Z belaunaldiaren % 42k astero kontsumitzen dute animea. Zinema-aretoetan publikoa berritzea beti dela beharrezkoa jabetuta, Animedonek gazteei egiten die gonbidapena estreinaldiko azken filmekin pantaila handian goza dezaten. Animedonen programatutako film luzeak ez dira nahitaez fantasia eta beldurrezko generokoak izango, Astean gertatzen den bezala, baizik eta eskaintza tematiko zabalagoa izango dute.