Su Ta Gar, Sne, Pelax eta Janus Lester batu ditu EHZk kartelera

  • Su Ta Gar, Sne, Pelax eta Janus Lester batu ditu EHZk kartelera
    Su Ta Gar. Argazkia: Galder Izagirre.

EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiak talde eta bakarlari gehiago batu ditu bere aurtengo edizioaren kartelera. Su Ta Gar, Süne, Auhen, Pelax, Old School Funky Family, Rüdiger, Janus Lester eta Octopussy agertoki gainean izango dira ekainaren 28, 29 eta 30ean, lehen aldiz Arberatze herrian egingo duten festibalean.

Lehendik iragarrita zeuden talde eta bakarlariei batuko zaizkie horiek: Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata, Vincen Garcia baxu-jotzailea eta Eesah Yasuke.

Urtero bezala, gainera, hainbat ikusgarriz gozatu ahalko da Arberatzeko plazan, urririk, besteak beste Euskabaret eta Zenzero e Cannella Cie ZeC dantza taldearen ikuskizuna.

Jarraitu irakurtzen.

eitb.eus

  • DataApirilak 2
  • Gaia Musika