Luis Iriondo: Saltsa askotako burruntzalia

  • Luis Iriondo: Saltsa askotako burruntzalia
    Argazkia: IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS
Berria

  • DataAzaroak 28
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Fabrikako idazkari, kantari, musikagile, musika ekoizle, kazetari, aktore, politikarien aholkulari, ETBren zuzendari... Luis Iriondo lan askotan aritu zen. Larunbatean hil zen, 86 urterekin
Denerako tartea hartu izan duten pertsona horietakoen biografia da Luis Iriondo Etxanizena (Azkoitia, Gipuzkoa, 1931). 13 urte zituenean, jaioterriko Banco de Vizcayan hasi zen lanean, musu truk. Herritik irten gabe, Forjas fabrikako idazkari ere izan zen, besteak beste; gero, Laboral Kutxako Marketin eta Publizitate zuzendari bilakatu zen. Azken lan horretan ari zela, iragarkiak euskaraz egiteari ekin zion. Aitzindarietako bat izan zen horretan. Lanongatik baino gehiago, baina, kultur eta komunikazio arloan egindako ekarpenagatik egin da ezaguna.

«Gu astalapiko handi batzuk izatea nahi zuten: ez libururik, ez musikarik eta ez ezer», zioen gazte garaiaz 2009an BERRIA egunkariari eskainitako elkarrizketan. Astalapiko ez izatea erabaki zuen, beraz. 1950eko eta 1960ko urteetan, literaturaz eta musikaz idatzi zuen astero La Voz de España egunkarian. Loiola Irratian ere, sorreratik eta hamalau urtez, musika saio bat egin zuen.

1958an, Londresera egin zuen bidaian, My Fair Lady musikala ikusi izanak markatu egin zuen. Marka haren ondorioz sortu omen zuen Kontrapuntoak boskotea, 1961ean. Frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez, italianoz kantatzen zituzten Gershwin, Kern, Porter, Modugno eta Aznavourren piezak, besteak beste. Baita euskarazko kanta asko ere. 30 disko eta 150 kantu inguru eman zituen proiektu horrek, 1962tik 1969ra bitartean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri