DANTZERTI. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • DANTZERTI. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola
  • DANTZERTI. Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola da Dantzerti. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari atxikitako zentro publiko bat da.

Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorio Profesionalaren eraikin modernoan kokatuta dago.

"Dantzerti" izenak esanahi argia du. Bi elementuz osatuta dago: Dantza eta Antzerti (edo Antzerki). Izen honi esker, eskolaren egitekoa garbi geratzen da; begi-bistakoa da.

Izenak, gainera, Antzerti ekarri nahi du gogora, euskaraz antzerkiaren inguruan sortu zen lehen mugimendu modernoa. Izen bereko aldizkaria ere argitaratzen zuen mugimendu horrek, euskarazko antzezlanak sortu eta klasikoak itzultzen, Sofoclesekin hasi eta Shakespearerekin segi.

Ondoren, 1980ko hamarkadan Antzerti izena hartu zuen arte dramatikoko eskola sortu zen, gerra aurreko mugimendu hari jarraipena eman nahian.

Dantzertik, beraz, dantza eta antzerkiaren arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi du, eta euskal antzerkigintza sortzen aitzindari izan ziren haien lanari jarraipena eman.

Izan ere, kulturaren historian antzerkia eta dantza oso loturik egon baitira. Dantza eta antzerkia oso hurbileko diziplina artistikoak dira, ahaideak.

Dantzak, antzerkiak bezala, istorioak kontatzen ditu, baina estilizatuagoak, erritmoaren eta mugimenduaren bidez kontatzen du. Antzerkiak, dantzak bezala, koreografia antolatzen du, pertsonaiak hitzarekin mintzatzen dira, baina baita gorputzaren hizkerarekin ere.

Horregatik, gure eskola Dantzerti da, izena eta izana, kasu honetan ere, lotuak daudelako.


Non