"Growing young"

  • "Growing young"
  • "Growing young"

Giza harremanak dira Dantzaz Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroaren lan berriaren protagonistak. Growing young du izenburu.

Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello eta Wubkje Kuindersma dira koreografoak, eta Dantzazen espirituari eta arimari omenaldi bat egin diote: etengabe hazten ari den eta gaztetasunaren energia, jakin-mina, xalotasuna eta jarioa mantentzen duen taldea da, etengabeko aldaketan dagoena, baina nortasun finkoarekin. Dantzazen ikuskizun berria nazioarteko gune handietatik (Korzo, Dancebase edota Piamonte dal Vivo) koreografo nabarmenek sortutako piezekin osatu da.

Ikuspegi askotatik heldu diete lau sorkuntzek. Janis Claxton australiarrak sinatu du Une, ikuslea historiaren ustekabeko aktore bihurtzen duena. Daniele Ninarelo da Lead bigarren lanaren egilea, non dantzariak gidari eta gidatu diren. Prelude to a wasted tear da Itzik Galili genioaren pieza, "giza familia handiaren" aniztasuna eta aldeekin gozatzeko gonbidapen bat. Wubkje Kuindersma Herbeeretan (Korzo) lan egiten duen kamerundar koreografoak ixten du egitaraua, betiere gugan dauden gaztetasunaren altxorrak gordetzen dituen You lanarekin.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koreografoak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Laura López, Fernando Luis, John O’Gara, Tiziano Pilloni, Teresa Royo, Olaia Valle
  • Jantziak: Janis Claxton, Daniele Ninarello, Itzik Galili, Wubkje Kuindersma, Nahia Salaberria, Marina Bestard
  • Musika: Mulatu Astatke, Jabier Muguruza, Mikel Azpiroz, Anthony and the Johnsons, Steve Reich, Jacques Brel, Anthony Newley, Leslie Bricusse, Nina Simone, Andrew Stroud, Henry Purcell, Bob Gaudio, Max Richter, Balanescu Quartet, Johann Paul von Westhoff, Elvis Presley, G.B. De Curtis & E. de Curtis
  • Argiztapen diseinua: Janis Claxton, Daniele Ninarello, Itzik Galili, Wubkje Kuindersma, Jaime Mayo, Alberto Arizaga
  • Argiztapen teknikoa: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Marina Bestard, Nahia Salaberria, Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
  • Iraupena: Ordubete eta 15 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak 

Dantzaz

Laburrean