"Nire begiak"

  • "Nire begiak"

Isilik nagoenean, isiltasunaren jarrera adoptatzen edo adaptatzen dudanean, nire abestiak izatera helduko diren melodiak entzuten ditut. Gainera, ez dira edonon sortutako doinuak izaten. Orduan, halakoetan, doinu horien jatorrira abiatzen naiz bidaian, eta han aurkitzen ditudan paisaia miragarriei, aholku lagungarriei edo emozio xumeei, sentimendu zintzoei  alegia, erreferentzia egiten diete nire letrek. 

Pianoa eduki dut lagun abentura honetan. Nire bizitzan bada goizeko hiruretan esnatzen nauen indar ikusezin bat; nik iturria deitzen diot eta izar artean sentitzen ditut harmonia horien notak... Benetan zoriontsu bilakatu nau sortze prozesu honek, eta bederatzi abestiotan, kolore horien testurak dakarzkit, eskuz laztandu dezagun indigoa eta sudurrarekin gaua, eta bai, "dezagun" diot, prozesu honetan zehar nirekin egon baitzara inolaz ere.

Orain... pianoa jotzera noa.

Abestiak

1. Ez nau maite
2. Energia
3. Ilargia
4. Eten ezina
5. Nire eskuetan
6. Ihesi
7. Galdu arte
8. Esadazu
9. Idatz makina

Erosi diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen webgunean


Laburrean

  • Egileak Igor Arzuaga
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright