"El fin de las cosas"

  • "El fin de las cosas"
  • "El fin de las cosas"
  • "El fin de las cosas"
  • "El fin de las cosas"

Dantza garaikideko ikuskizun bat da El fin de las cosas, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai.

Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara LeGardonek.

FITXA TEKNIKOA

Aretoko bertsioa

  • Sorkuntza, testuak eta zuzendaritza: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Garazi López de Armentia eta Aritz López
  • Koreografia: Talde lana
  • Musika:Ainara LeGardon
  • Kanpoko begirada: Ana Vallés
  • Euskarara itzulpena: Sara Goiri
  • Jantziak: Begoña Díaz
  • Eszenografia: Elena Bouzo
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Banaketa: DOOS Colectivo
  • Eskerrak: Kili Kolo Zirko, Jone Novo, Unai y Hannah-ri soineko horiarengatik, Maite, Santi, Diego eta Malen, Helena Wilhelmsson, Miriam eta Manu, Ana López, Nerea Lorente, Rafa Rodrigo eta Victoria P. Mirandari  DanzAlavaren baitan emandako laguntza koreografikoarengatik
  • Iraupena: 55 minutu

Kaleko bertsioa

  • Sorkuntza, testuak eta zuzendaritzaEva Guerrero
  • Antzezleak: Garazi López de Armentia y Aritz López
  • Koreografia: Talde lana
  • Musika: Ainara LeGardon
  • Musikaren grabaketa: Xabier Erkizia
  • Kanpoko begirada: Ana Vallés
  • Jantziak: Begoña Díaz
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Eskerrak: Kili Kolo Zirko, Jone Novo, Unai y Hannah-ri soineko horiarengatik, Maite, Santi, Diego eta Malen, Helena Wilhelmsson, Miriam eta Manu, Ana López, Nerea Lorente, Rafa Rodrigo eta Victoria P. Mirandari  DanzAlavaren baitan emandako laguntza koreografikoarengatik
  • Iraupena: 22 minutu

Doos Colectivo konpainiaren Vimeoko profilean ikus dezakezu dantza-lana osorik:


Laburrean