Kultura agenda bertan behera utzi du COVID-19ren hedapenak. Halere, etxean ohi baino denbora gehiago eman behar dugun egun hauetan, etxetik jarraitu eta egin ahal diren ekimen, jarduera eta baliabide asko daude.
Zerrenda hau sailkatuta eta eguneratuta mantenduko dugu:
Kultura agenda ia osoa bertan behera geratu den egoera honetan, zirrikitu bat aurkitu du BERRIAren areto digitalak.
Sortzaileek euren sofatik mundura eskainiko dituzte hamar minutu inguruko emanaldiak, BERRIAren webgunean.
Besteak beste, Anari, Morau, Mursego, eta Birkit musikariak, Mikel Martinez aktorea eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariek saio bana eskainiko dute.
Bertan 20.000 liburu eta 15.000 film daude eskuragarri, baita audio-liburuak ere. Gainera, erabiltzeko sarbidea are gehiago erraztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.
Zer aukeratzeko zalantzan? Kulturklik-etik horretan ere lagundu dezakegu; izan ere, gure "Sorkuntzak" atalean, Euskal Herriko sortzaileen eta Kultura Industrien lanen (liburuak, diskoak, filmak, antzezlanak eta dantza-lanak) fitxak biltzen ditugu.
COVID-19 birusaren krisia dela eta Donostiako kultur zentro guztiak itxita daude, baina badituzte sarean erabilgarriak izan daitezkeen aukera batzuk.
Etxeko egonaldia arintzeko, UEMAk, bertako kide diren udalekin elkarlanean, euskarazko doako hainbat baliabide bildu ditu, haurrentzat zein helduentzat.
Ezagutzen al dituzue Eusko Ikaskuntzak eskaintzen dituen baliabide pedagogikoak? Umeekin euskaraz jolastu eta ikasteko aukera paregabea, eta guztiz doakoa.
Haurrekin etxean ordu asko igaro beharko ditugun garai honetan, etxeko egonaldia modu goxoan eta entretenigarrian pasatzeko hainbat proposamen helarazi nahi dizkigute.
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarrai ditzazun eta, orain arte jazotako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri izan ditzazun jarriko dituzte. Tabakalera, beraz, zure etxera lekualdatuko da denboraldi batez.
Edozein unetan erabil eta kontsulta daitezke EKEk urtez urte ekoiztu dituen baliabide numeriko desberdinak eke.eus eta mintzoak.eus atarietan. Elkarrizketak, lekukotasunak, txosten bereziak eta erakusketak; denetarik dago herritarren eskura, doan, euskaraz, eta frangotan bertsio elebidunean.
eLiburutegiak eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza zabala da eta, hasierako orrian, zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke. Bertan, besteak beste, "Zinema euskaraz" izeneko zerrenda dago, online eta euskaraz ikus daitezkeen pelikulen zerrenda jasotzen duena; tartean, haurrentzako film ugari daude euskaraz.
EiTBn ere euskaraz eta online ikusi ahal diren filmak ere daude:
Proposamen interesgarria eskaintzen du Argiak. Izan ere, bere webgunean ikus-entzunezko anitz online ikusteko aukera dago.
Hain zuzen ere, bere multimedia kanalean ondorengoak topatuko dituzu:
EITB taldeak 2011n martxan jarritako egitasmoa da EITB nahieran, telebista eta irrati publikoko edukiak Interneten biltzen dituena, herritarrek nahi dutena nahi duten lekuan, nahi duten unean eta nahi duten gailuarekin ikusi ahal izan dezaten.
Hiru alor nagusi ditu plataformak: batetik, zuzeneko emisioa, telebistan ETBk ekoiztutako edukiekin osatutako 24 orduko kanala eta irratian kate guztien emisioa. Bestetik, "Azken 7 egunak" izena duen atalean, astebetean emititutako eduki guztiak (ETBk eskubideak dituenak). Eta, horrez gain, EITB artxiboa: saioak, dokumentalak, kultura, filmak, emankizun bereziak, umorea, haurrak, telesailak...
Webgunea: www.eitb.tv.
Kimuak-ek, beste askok bezala, sare sozialetan film laburrak denontzat ikusgai jartzea erabaki du, eta #EgunekoKimuak traola erabiliz, etxe batean grabatutako edo itxialdiarekin lotutako lanak eskainiko ditu egunero, “luze egingo zaizkigun egun hauetan” konpainia egiteko. Ekimenaren lehenengo film laburra Borja Cobeagak zuzendutako Un novio de mierda (2010) izan zen.
DAPAren bigarren denboraldiaren lehen saioa martxoaren 18an ikusgai.
Bertan, Amets Arzallusek Ibrahima Balderi egin dio bisita Madrilen. Bidaiaz, Miñan liburuaz, ahozko literaturaz eta migrazioaz hausnartzen dute erreportajean.
Ikus-entzunezkoa, DAPAren bigarren denboraldi osoa bezala, Dapa.eus-en, DAPAren sare sozialetan eta BERRIAren webgunean DAPAren atalean ikusi ahal izango da.
Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi Tabakaleran izan ziren La Trinchera infinita filmari buruzko solasaldia eskaintzeko.
Susa literatura argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena da armiarma.eus, euskarazko literatura maite dutenentzat ezinbesteko erreferentzia.
Honako egitasmo hauek biltzen ditu:
Literaturaren zubitegia: sarean idazleei buruz dagoen guztiarekin zubi: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia...
Literatur emailuak: literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko bloga eta asteroko albistegia.
basquepoetry.eus (euskal poesiaren ataria): euskal poesia munduari erakusteko leihoa.
Euskarari ekarriak: Euskarara itzulitako egileen eta obren erreferentziak eta testuak topatzeko tresna duzu webgune hau.
ipuina.eus: gure literatur generorik zaharrena eta, aldi berean, modernoenaren ataria.
Liburu elektronikoak (literatura unibertsala eta euskal klasikoak): irakurgailu elektronikoetara egokitutako liburuak, gailura dohainik jaisteko moduan.
Klasikoen gordailua: literaturako testu klasikoen webgunea. Liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak...
Bertso eta olerkien hemeroteka: Julen Urkizaren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografiaren gainean garatutako ekimena.
Kritiken hemeroteka: euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.
Literatur aldizkarien gordailua (Ibinagabeitia proiektua): 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta.
Euskal prentsaren lanak: XIX. mendetik aurrerako egunerokoak eta aldizkako agerkariak: Argia, Eskualduna, Euzkadi...
Euskal lokuzioak sarean (Intza proiektua): euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.
Zaldi Ero idazleekin: berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.
Teatro testuak: euskarazko hainbat antzezlanen testuen bilduma, Mikel Martinezen webgunean.
Antzerti: Antzerti aldizkariaren artxiboa.
Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu eta doan deskargatu. Liburuak dohainik plazara ditzakezu, baldintzak betez gero.
Koldo Izagirreren egitasmoa dugu Ipuina.eus ataria, euskal ipuingintzari aitortza egin nahi duena. Web atari honek euskal ipuin ezagunen eta ezezagunen aterpe nahi du izan, argitaratzean oihartzun handia izan zutenena/dutenena zein oharkabean pasa zirenena/direnena, generoaren paisaia zabala margotze aldera.
Kulturklik Berezia - Koldo Izagirre: «Ipuina.eus atariak gure ipuin modernoen edertasuna erakusten lagundu nahi du» (2019/03/07)
Donostia Kulturako Liburutegi zerbitzutik egiten den liburu gomendioen bloga. Bertan proposamenak aurkituko dituzu heldu zein haurrentzat.
2009an sortu zuen Berriak BADOK, euskal kantagintzaren ataria. Funtsean, euskal kantagintzari buruzko dokumentazio bilgune bat eskaini zuen lehen urteetan: musikari eta taldeen biografiak, diskografiaren fitxak, hitzen bilduma bat, historiaren laburpen bat eta kantu lagin bat.
Euren kontzertuak bertan behera geratu ostean, musikari askok streaming bidez kontzertu ugari egin eta iragarri dituzte. Kulturkliken gure agendan emango dugu ekimen horien berri.
Mursegok haurrentzako kontzertua eskaini zuen Tabakaleran.
Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlan guztiak publiko egin dituzte eta Vimeo plataformaren bitartez ikusi ahal ditugu.
HAATIK konpainiak egindako emanaldien pasarteak sarean ikusteko aukera eskaintzen du. Hain zuzen ere, bere webgunean, #Kulturabirusa izeneko tarte berezi bat sortu dute, eta bertan, konpainiak eskainitako emanaldien 15 minutu inguruko bideoak jartzen joango dira. Baina adi, 48 orduro bideoa aldatu eta lan berri bat jarriko dute.
Podcast eskaintza zabala eskaintzen du ZuZeu Podcastek bere webgunean, besteak beste, Euskal Gaizkileak seriea, ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkeztakoa. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.
Orain gutxi sortu da EiTB Euskal Kantak, EiTBren lehen irrati digitala. Bertan, euskara hutsean eginiko musika entzun ahal izango da, eta orain, gainera, zure proposamenak hartuko ditugu WhatsApp bidez. Horretarako, 607 707 017 telefonora WhatsApp audio bat bidali, eta zure eskaria irratian entzungo da, hautatutako euskal kantuarekin batera.
Koronabirusak plaza gelditu badu ere, bertsozaleek badute non ase euren bertso gosea: bertsoa.eus, bertsolaritzaren plaza digitala. Besteak beste, elkarrizketak, albisteak eta bertso-saioen bideoak ikusgai.
Koronabirusak plazak gelditu dituen honetan bertsoaz gozatzeko aukera ezberdinak sortzen ari dira. Ostiralero, "Etxetik-etxera" online bertso saioa izango da, 18:30ean. 6 bertsolari eta gaijartzailea arituko dira zuzenean.
San Telmo Museoa itxita egongo den egun hauetan, eduki digitalak proposatuko dizkizue, etxean igaroko ditugun orduetarako baliabide gisa. Asko izan dira azken urteotan webgune eta sareetara eraman dituzten jarduerak eta horietako batzuk azpimarratuko dituzte zuentzako: hitzaldi eta mahai inguruak, ikerketa lanak, ondarearen inguruko esku hartzeak...
Ondoren ikus dezakezue zerrenda orokorra, eta sareen bitartez aukeraketa zehatza bidaltzen joango dira:
Second Canvas: Euskaraz, Gaztelaniaz
Donostiako Eskulturen Atlasa, Atlas de Escultura de San Sebastián
Youtube: Elkano zikloa, Feminismoa eta genero berdintasuna, Klima-aldaketa, Argazki-liburuak, Museoaren erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezkoak
Ivoox: San Telmo Museoa zerrenda (Elkano zikloa, argazki-liburuak, historia, arkeologia...), San Telmo Museoa: Erronkak / Desafíos (klima aldaketa, feminismoa, Europa...)
Miaka: Ikerketa koadernoak, Cuadernos de investigación
Hiria gure bildumetan, La ciudad en nuestras colecciones
Serten mihiseak: Zaharberritze lanak, Restauración
Familientzako tailerra etxean: Egizu bisontearen burezurra: Gida eta txantiloia, Tutoriala
Damaris Pan artista egoilarraren "Adarrak bistara" erakusketa ikusgai dago BilbaoArteren webgunearen bitartez.
Lumbreras galeria bilbotarraren webgunean Neofiguración vasca erakusketako obrak ikusteko aukera dago, etxetik mugitu barik. Bertan, Alberto Rementeria, Alfonso Gortázar, Daniel Tamayo, Fernando & Vicente Roscubas, Merche Olabe eta Víctor Arrizabalagaren lanak dira ikusgai.
Game Erauntsia Bideojokoei buruz euskaraz jarduteko komunitatea da. Bertan, jokoei buruzko albiste eta berrikuntzak sareratzeaz gain, bideojokoekin lotutako ekintza ezberdinak antolatzen dituzte euskaratik eta euskaraz. COVID-19ak etxean egotera behartu gaituen egun hauetan, atari honek aukera ezberdinak luzatzen dizkigu.
EusPlay katea osatzen duten 9 bideoetan zehar, bideojokoak euskarara itzultzeko eta euskaraz jokatu ahal izateko urratsak eta kontuan hartu beharreko baliabideak azaltzen dira.